Umeak hasi dira danborradarako prestatzen

Ane Olaizola 2023ko mar. 27a, 10:28

Apirilaren 15ean egingo dute umeen danborrada Azkoitiko kaleetan, eta hasi dituzte entseguak. Astelehenetan, asteazkenetan eta ostegunetan elkartuko dira Gurea pilotalekuan.

Umore Ona elkarteak eta udalarekin elkarlanean antolatuta, datorren apirilaren 15ean, larunbatez, egingo dute umeen danborrada, eta ohiturari eutsiz, haurrek herriko txokoak girotuko dituzte danbor hotsez. Danborrada behar bezala atera dadin, entseguak hasi dituzte Gurea pilotalekuan, eta han parte hartuko duten dozenaka haur han ari dira elkartzen joan den astelehenaz geroztik. Datozen asteetan ere astean hirutan egingo dituzte entseguak frontoian: astelehenetan, asteazkenetan eta ostegunetan, 19:00etatik 19:45era artean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide