Inga Segurola: "Jendeak gaixotasun batekin erlazionatzen du dislexia, baina ez da gaixotasuna"

Andoni Elduaien 2023ko mar. 11a, 14:36

Dislegi Gipuzkoako Dislexia Elkarteak dislexiaren festa egin du gaur, zapatua, herriko plazan. Euriak ez du zapatu jaia, eta Kontzejupearen bueltan girotu dute herria, han sortutako su txikia herri osora zabaltzeko.

Dislexia zer den jendartean ezagutarazteko asmoz festa  egin du gaur Dislegi elkarteak. Hain justu, elkartearen Debabarreneko delegazioak eta herriko hainbat familiak antolatuta egin dute jaia herrian. Inga Segurola delegazioaren presidenteak hitz egin du kameren aurrean, eta hura elkartearen nondik norakoez, gaur egunaren antolaketaz, eta elkarte bezala dituzten helburuez aritu da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide