Otsaileko Maxixatzen aldizkariaren aurrerapena: Joakin Sudupe eta egurrezko itsasontzien maketak

Maialen Etxaniz 2023ko ots. 1a, 11:01

Maxixatzen datozen egunetan hasiko da otsaileko aldizkaria bazkideei etxez etxe banatzen. Landutako edukien artean, Joakin Sudupe azkoitiarrak egindako egurrezko itsasontzien maketen inguruko argazki erreportajea egin du Maxixatzenek. Duela sei edo zazpi urte hasi zen lehen maketa eraikitzen, eta dagoeneko hiru ditu eginda. Egun, laugarren proiektua du esku artean. Aldizkariaren aurrerapen bideoa da honako hau. 

Joakin Sudupek duela hilabete gutxi hartu du kazetaritza munduan erretiroa, eta orain libre dituen tarte guztiak baliatzen ditu itsasontzien egurrezko maketak egiteko. Duela sei edo zazpi urte hasi zen lehen maketa eraikitzen, eta dagoeneko hiru ditu eginda. Egun, laugarren proiektua du esku artean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide