Bizkargi musika eskolako ikasleek Gabon kantak interpretatu dituzte Gaztanenea parkean

Anartz Izagirre 2022ko abe. 24a, 16:15

Bizkargi musika eskolako ikasleak atzo, ostirala, Gaztanenea parkean. (Bizkargi musika eskola)

Gabonak iritsi dira, eta Azkoitiko Bizkargi musika eskolako ikasleek hainbat Gabon kanta interpretatu zituzten atzo, ostirala, Gaztanenea parkean.

Oporrak hartu aurreko azken eguna musikarekin agurtu zuten atzo, ostirala, Azkoitiko Bizkargi musika eskolako ikasleek. Gabonak heldu direla eta, hainbat Gabon kanta interpretatu zituzten atzo Gaztanenea parkean. Horrez gain, San Jose egoitzako egoiliarrek ere musika eskolako ikasleekin batera zenbait abesti kantatu zituzten.