Tta-kun areto futbol taldeak ezin izan du Gipuzkoako Kopako finalera sailkatu

Anartz Izagirre 2022ko abe. 24a, 16:02

Tta-kun taldeko jokalariak finalerdiko partidaren une batean. (Tta-kun)

Azkoitiko taldeak 3-0 galdu zuen finalerdiko partida atzo, ostirala, Herrikide taldearen aurka. Horrenbestez, Gipuzkoako Kopatik kanpo gelditu dira azkoitiarrak.

Azkoitiko Tta-kun areto futbol taldeak Gipuzkoako Kopako finalerdia jokatu zuen atzo, ostirala, Tolosako (Gipuzkoa) Herrikide taldearen aurka. Azkoitiarrek 3 eta 0 galdu zuten partida tolosarren aurka, eta horrenbestez, txapelketatik kanpo gelditu da Patxi Bastarrikak zuzentzen duen taldea. Partidaren lehen zatian gol bat sartu zuten tolosarrek, eta bigarren zatian, beste bi sartu zituzten.

Joan zen denboraldian ere paper txukuna egin zuen Tta-kun taldeak Gipuzkoako Kopan. Final laurdenetara arte iritsi ziren orduan, eta Antiguoko taldearen aurka 2 eta 6 galduta gelditu ziren finalerdien atarian. Aurten, ordea, urrats bat harago egin du taldeak, eta finalerdietan sartzea lortu dute; finalerako txartela, ordea, ezin izan dute eskuratu.