'La mujer rey' filma emango dute igandean eta astelehenean Baztartxon

Andoni Elduaien 2022ko abe. 21a, 08:45

'La mujer rey' filmaren irudietako bat. (Sensacine)

Igandean eta astelehenean emango dute filma herriko antzoki nagusian, ohiko ordutegian. Dena den, igandean film emanaldi bakarra izango da, hain justu, 19:30ean.

La mujer rey filma emango dute igandean eta astelehenean Baztartxo antzokian. Igandean, film emanaldi bakarra izango da han; hain zuzen, 19:30ekoa. Filmaren bigarren emanaldia astelehenean, ikuslearen egunean, emango dute. Ohi bezala, 20:00etan hasiko da asteleheneko emanaldia.

XVIII. mendearen amaieran, Dahomeyko erresuman —egungo Beninen— kokatutako filma da La mujer rey. Nanisca (Viola Davis) da Amazoniako jeneralik nabarmenena, eta hark frantziar inbasioari nahiz inguruko tribuei egingo die aurre; Naniscaren aurkariek haren ohorearekin amaitzea eta haren jendea esklabo bihurtzea dute xede, baina Naniscak bere armadaren agintaritza hartuko du. Nawi bere alabak (Thuso Mbedu) ere parte hartuko du han, eta bien artean borroka egingo dute maite duten guztia inoiz suntsitu ez dadin.

Hona hemen filmaren aurrerapen bideoa: