'Berpiztu' dokumentala, 'Yoko oporretan' filma eta 'Fire of love' zineforuma datozen egunetan, Baztartxon

Andoni Elduaien 2022ko abe. 7a, 09:00

'Berpiztu' dokumentaleko irudia. (Kepa Junkera)

Filmen emanaldiak igandean, astelehenean eta asteartean izango dira, ohiko ordutegian. Larunbatean, berriz, ez da film emanaldirik izango Coco, un poco Loco ikuskizuna dela eta. 

Datorren igandean eta astelehenean Kepa Junkeraren Berpiztu dokumentala eta haurrentzako Yoko oporretan filma emango dituzte Baztartxo antzokian. Asteartean, berriz, Fire of love zineforuma eskainiko dute leku berean.

Berpiztu dokumentala igandean 19:30ean eta astelehenean —ikuslearen eguna— 20:00etan emango dute. Aldiz, haurrei zuzendutako Yoko oporretan filma igandean 17:00etan emango dute. Fire of love zineforuma, berriz, asteartean 20:00etan emango dute. Larunbatean, bestalde, ez da film emanaldirik izango Coco, un poco Loco ikuskizuna dela eta.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

Kepa Junkeraren Berpiztu dokumentala:

Yoko oporretan filma:

Fire of love zineforuma

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide