Lehen elur malutak iritsi dira Izarraitzera

Ihintza Elustondo 2022ko abe. 3a, 10:23
Kakute aldea, gaur goizean. (Andoni Elduaien)

Gaur, ezusteko parajearekin topo egin dute inguruotako bizilagunek; izan ere, zuri esnatu da Izarraitz ingurua.

Udazkenean sartuagatik, ohi baino gehiago kostatu da tenperaturak jaistea aurtengoan. Eguzki epeletan igaro ditu jendeak orain gutxira arteko egunak, baina hotza hasi da pixkanaka han-hemenka zirrikituak hartzen. Gaur, ezusteko parajearekin topo egin dute inguruotako bizilagunek; izan ere, zuri esnatu da Izarraitz ingurua. Lehen elur malutak iritsi dira mendi gailurretara, eta dagoeneko esan daiteke negua ate joka datorrela.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide