Emakumeen binakako pala txapelketa antolatu du Urola Erdiko Itaiak

Andoni Elduaien 2022ko aza. 29a, 08:32

Azpeitiko Frontoi Txiki pilotalekuan jokatuko dute txapelketa.

Abenduaren 8an, ostegunez, Azpeitiko Frontoi Txikin jokatuko dute Urola Erdiko Itaiak antolatutako binakako pala txapelketa. Dagoeneko zabaldu dute izen-ematea, eta horretarako aukera Dean tabernan jarri dute Azkoitian.

Urola Erdiko Itaiak emakumeen binakako pala txapelketa antolatu du abenduaren 8rako. Ostegunez, 10:00etan hasita jokatuko dituzte pala partidak Azpeitiko Frontoi Txiki pilotalekuan. Txapelketa amaitu ondoren, berriz, luntxa egingo dute partaideek eta antolatzaileek.

Dagoeneko zabaldu dute txapelketarako izen-ematea, eta zabalik egongo da datorren igandera bitartean. Urola Erdiko Itaiak Dean tabernan jarri du Azkoitian txapelketarako izena emateko aukera. Azpeitiko Haginpe eta Urola Express tabernetan eta Zestoako jubilatuen tabernan ere eman ahalko da izena.