Jaialdi jendetsuarekin ospatu du Bizkargik Santa Zezilia

Mailo Oiarzabal 2022ko aza. 26a, 09:05

Azkoitiko musika eta dantza eskolako ikasleek atzo arratsaldean egin zuten jaialdia, ikus-entzulez bete zen Elkarguneko Herriko Plaza aretoan.

Santa Zezilia musikarien zaindariaren omenezko urteroko jaialdia egin zuen atzo Bizkargi musika eta dantza eskolak. Elkarguneko Herriko Plaza aretoan jarria zuten hitzordua, eta ikus-entzulez bete zen aretoa.

Trikiti eta pandero ikasleek, dantzatakoek, abesbatzak, biolin ikasleek eta banda gaztekoek osatu zuten atzoko emanaldiaren egitaraua.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide