Azaroaren 25a

Udalak eta Itaiak plazara eraman dute indarkeria matxistaren kontrako aldarria

Mailo Oiarzabal 2022ko aza. 25a, 20:25

Elkarretaratze bana egin dute iluntzean plazan, Azaroaren 25a dela-eta herrian egunean zehar egin diren ekintzen zerrenda itxiz.

Plazan egindako bi elkarretaratzerekin amaitu dira Azkoitian Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren aurtengo ekintzak.

Udalak deituta, elkarretaratze ixila egin dute udal ordezkariek eta hainbat herritarrek 18:30ean, Azkoitia indarkeria matxistaren aurka leloa zeraman pankarta morearen atzean. 19:00etan, Urola Erdiko Itaiak deitutako elkarretaratzeren txanda izan da; Indarkeria matxistari aurre egiteko sozialismoa eraiki zioen Itaiakoen leloak. Plazan elkartu aurretik, kafe tertulia ere egin du Itaiak Elkargunean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide