Azaroaren 25a

'Sexismoaren hariak eten' grafitia margotu dute gazteek Kontzejupean

Ane Olaizola 2022ko aza. 25a, 18:30

Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira, hainbat gazte aritu dira grafitia margotzen, Artxamendi topalekuko begiraleen eta kale hezitzaileen laguntzarekin.

Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira, Sexismoaren hariak eten irakur zitekeen grafitia margotzen aritu dira hainbat gazte Kontzejupean. Hara bertaratu direnak Artxamendi topalekuko begiraleak eta kale hezitzaileak izan dituzte bidelagun. Segidan, berriz, gaiaren inguruko bideo bat eskaini dute leku berean.

Ondoren, udal ordezkariek Sexismoaren hariak eten kanpainako poltsak banatu dizkiete herritarrei Kontzejupe inguruan. "Errespetuzko harremanak, berdintasuna eta segurtasuna espazio guztietan" nahi dituztela aldarrikatuko dute udal ordezkariek poltsa banaketan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide