Euskal presoen eta iheslarien eskubideen alde bilduko dira arratsaldean plazan

Andoni Elduaien 2022ko aza. 25a, 08:36

Azkoitiko Sare Herritarrak irailean egindako elkarretaratzeko irudia. (Azkoitiko Sare Herritarra)

19:30ean izango da elkarretaratzea, plazan. Herritarrei mobilizazioan parte hartzeko deia egin diete.

Azkoitiko Sare Herritarrak azaroko azken ostiraleko elkarretaratzea egingo du gaur, ostirala, 19:30ean hasita, plazan. Euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen alde elkartuko dira beste hilabete batez, eta herritar guztiei bertan parte hartzeko deia egin diete.