Elkargunean egingo dute bikote helduen Dantza Txapelketa

Julene Frantzesena 2022ko abu. 17a, 14:57

Euria egiteko arriskua tarteko, Balda plazan egin beharrean, Elkarguneko Herriko plaza aretoan egingo dute txapelketa. 18:00etan hasiko da lehia.

 

Bikote helduen dantza txapelketa izango da gaur arratsaldean (18:00), eta euria egiteko arriskua tarteko, txapelketa lekuz aldatuko dute. Hain zuzen ere, lehia Elkarguneko Herriko plaza aretoan egingo dute, Balda plazan egin beharrean.