Herriko plaza jendez goraino, En Tol Sarmientoren kontzertuan

Maialen Etxaniz 2022ko abu. 17a, 09:07

Jendetza Azkoitiko plazan, ETSren emanaldian. (Andoni Elduaien)

Jendetza elkartu zen bart Azkoitiko plazan En Tol Sarmiento (ETS) musika taldearen kontzertua ikusteko. Plazan elkartutako ehunka musikazaleek gogotik gozatu zuten Arabako taldearen emanaldiaz. 

Bart musika izan da protagonista herrian, hainbat izan baitira festen bueltan eskainitako emanaldiak. Dena den, aipagarriena En Tol Sarmientoren (ETS) kontzertua izan zen, herriko plaza jendez goraino bete baitzen emanaldirako. Ehunka herritar bertaratu zen kontzertua ikustera, eta giro paregabea izan zen zuzenekoak iraun zuen bitartean. 

2019an aurkeztu zuen ETSk Aukera Berriak izeneko lana –taldearen seigarrena– eta azken lan hori aurkezten ari da gaur egun, Sumendiak izenburupean eskaintzen ari diren biran. Bira horren barruan eta Andremari festak tarteko eskaini zuten atzoko emanaldia Azkoitian. 

ETSren kontzertuko irudia. Jendetza, plazan. (Azkoitiko Udala)