2022ko martxoaren 8a

Emakumeen Nazioarteko Egunean hitzaldia eta kontzentrazioa egin dituzte ikasleek Azkoitia BHIn

Maialen Etxaniz 2022ko mar. 8a, 12:59

Gaur Azkoitia BHIn egin dute elkarretaratzeko irudia. (Urola Erdiko IA)

Lotzen gaituzten kateetatik askatzeko, emakume langileok borrokara batu! lelo hartuta egin dituzte ekintzak Ikasle Abertzaleak antolakundeak deituta. "Zapalkuntzarik eta dominaziorik gabeko gizarte bat eraikitzeko beharra" nabarmendu du IAk aurtengo Martxoaren 8an. 

Martxoak 8 da gaur, eta Urola Erdiko Ikasle Abertzaleek deituta, hitzaldia eta kontzentrazioa egin dituzte goizean zehar Azkoitia BHIn. Lotzen gaituzten kateetatik askatzeko, emakume langileok borrokara batu! lelopean egin dituzte ekintzak, Izan ere, "zapalkuntzarik eta dominaziorik gabeko gizarte bat eraikitzeko beharra" aldarrikatu du IAk. 

Hitzaldia 10:45ean hasita egin dute, eta horren ostean egin dute elkarretaratzea ikastetxeko jolastokian. Zenbait irakasle ere batu dira kontzentraziora. 

Gaurko egunaren harira, azken asteetan beste hainbat ekintza ere egin dituzte Urola Erdiko IAk antolatuta. Martxoaren 2an, esaterako, hipersexualizazioaren inguruko tailerra egin zuten Azpeitiko Gaztetxean. 

(Argazkiak: Urola Erdiko IA)