Izpiak eta hizkiak

Urte hasiera

Amaia Garatek martxoko Maxixatzen aldizkarirako egindako 'Izpiak eta hizkiak' argazkia.

Elizak kontrakoa erabaki arte, urtea martxoan hasten omen zen. Hala diote, behintzat, batzuek. Guk urtarrilean hasi genuen. Bertan hasi ere, halabeharrean. Horrek eman digu beta gure bazter ederrei gehiago so egiteko. Horrela eman baikenion hasiera hamarkada berri honi.

Egunak gris.

Gauak beltz.

Mendiak zuri.