Gure Esku Dagoren giza katea

Herritarrak ekainaren 10eko Giza Katera bultzatzeko, Klik Eguna ospatu dute plazan

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 26a, 15:08

Ekainaren 10ean Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen Giza Katerako herritarrak animatu asmoz, Klik Eguna ospatu dute gaur herritarrek, Azkoitiko Gure Esku Dagok antolatuta. Haurrek aurpegiak margotuta zituztela Kontzejupean jarri duten puzgarrian jolas egin edo eskulanak egiten dituzten bitartean, helduek muxikoak dantzatu dituzte. Gainera, bigarren astez jarraian, txosna jarri dute antolatzaileek, eta herritar ugari gerturatu da sabela ondo betetzera edo zintzurra bustitzera. Herriko trikitilariek eta Erniarriatz Bertsozale Elkarteko bertsolariek alaitu dute goiza herriko plazan.