'Controversial Topics' solasaldia Gaztanenean

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 11a, 09:35

Ellie de Carle irakasle natiboak zuzenduko du solasaldia.

Gaztanenea Formakuntza Zentroak aurrera darama jardueren egitaraua. Bereziki ingelesa ikasten ari direnei zuzendua. Ahozko adierazpenean trebatzeko aste honetako proposamena da solasaldia ingelesez “Controversial Topics” izenburupean.

 

Bolo-bolo dabiltzan gaiez hitz egingo da. Ostiral honetan izango da solasaldia Ellie de Carle irakasle natiboak zuzenduta. Maiatzaren 12an, 19:00etan, Gaztanenea Formakuntza Zentroan.

“Vera Drake” filmaren proiekzioa

Egun berean, ostiral honetan alegia, 11:00etan, “Vera Drake” filma proiektatuko da jatorrizko hizkuntzan. 2004an Erresuma Batuan egina, Vera Drake senarrarekin eta seme-alabekin bizi den emakume umil bat da. Garbitzailea da bera eta mekanikaria, gizona. Dirurik ez duten arren, familia batua eta zoriontsua da. Baina Verak sekretu bat du: gaztetxoei abortuak praktikatzen laguntzen die, legez kanpo dagoen aktibitatea.

Jarduera biak doakoak dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide