maxixatzen.eus

Gazte Informazioaren Europako Eguna, apirilaren 17an

  Aisia  Azkoitia

Gazte Zerbitzuak apirilaren 17an ospatuko den Gazte Informazioaren Europako Egunarekin bat egingo du. Gazteentzako Informazio eta Aholkularitzarako Europako Agentziak (ERYICA) sortutako ekimena da eta Europa osoan, Gazteentzako Informazio Zerbitzuak ezagutzera ematea da helburua.

 

Azkoitiko Gazteentzako Zerbitzu Bulegoak aukera hori aprobetxatu nahi du gazteen eskura dituzten zerbitzu eta produktuak ezagutzera emateko. Horrela, www.gazteriazkoitia.eus webgunean enplegua, aisia, ikastaroak, bekak, etxebizitza, deialdiak eta beste gai interesgarri batzuei buruzko informazioa aurkitzeko aukera dago.

Era berean, www.gipuzkoangazte.info Gipuzkoako Gazte Informazio Sarearen webgunean ere behar den informazio guztia aurki daiteke. Webguneaz gain, era zuzen batean informazioa jasotzeko hainbat baliabide daude:

  • www.gazteriazkoitia.eus web orrian, herri mailako eta inguruko berriak, lana, festak, bekak, ekintzak, e.a.
  • Sare sozialetan: Facebook, Twitter, Instagram, Flickr eta Youtube, eguneko berriak eta eginiko ekintzak.
  • Aldizkari elektronikoa, ostiralero posta elektronikoz berrikuntza nabarmenenak.

Oporretako planak egiteko, hainbat deialdi eta ekimen dituzte:

Bidaiateka

Oporraldiak prestatzeko informazioa: planoak, foiletoak, gidak, alojamendua… eta giden mailegatzeko aukera.

Txartelak

Nazioarteko txartelak: aterpetxe txartelak, ikasle txartelak eta irakasle txartelak.

Atzerria

Hizkuntzak ikastera, lanera edo ikastera joan nahi dutenentzat, bulegoan irteera prestatzeko jakin beharreko guztiak azaltzen dira.

Udabizi

Udako kanpaldiak, auzolandegiak, udalekuak, brigadak,… eta baita hauetan begirale gisa lan egiteko deialdiak: http://www.gipuzkoangazte.eus/eu/gure-programak/udabizi

Horrela, apirilak 17an, Elkarguneko sarreran izango dira egun hauetan Gazte Zerbitzu Bulegoan bilatu daitezke informazioa eta zerbitzuaren berri, panelen bitartez. Zerbitzua irekita izango da apirilaren 24tik aurrera, 16:30etik 20:00etara eta ostiraletan goizeko 09:30etik 12:00etara ere.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa