Turismo alorreko enpresei zuzendutako formakuntza zikloa

Maxixatzen.eus 2017ko ots. 3a, 10:02

Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen Agentziaren Turismo sailak, alorreko enpresei zuzenduriko marketing digitalaren arloko formakuntza jardunaldiak antolatu ditu. Eskualdeko turismo alorreko enpresak Interneten duten ikusgarritasuna eta posizionamentua aztertu, eta hori hobetzeko hiru saio antolatu dituzte.

 

Gaur egun sareak eskuragarri jartzen dituen tresna eta aplikazio esanguratsuenak erakutsi, aztertu  eta erabiltzen erakutsiko da.

 1. Tripadvisor, Otsailak 14: Turismo alorrean sarean hedatuenetakoa dagoen webgunea, kontsumitzaileen erabakietan eragiteko gaitasun handiena duena. Trensa honi ahalik eta etekin handiena nola atara erautsiko da.

 2. Google My Business, Otsailak 21: Edonezin negozioren ikusgarritasuna sarean hobetzeko balio duen tresna azalduko da. Zergatik eduki behar du nire negozioak Google My Business profil bat?

 3. Trivago, Martxoak 2: Bereziki alojamenduei zuzenduta oso ezagun ez den trensa honen funtzionamendua erakutsiko da. Nola hobetu gure negozioaren ikusgarritasuna tresna honen bitartez.

 

Nori zuzendua: Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Errezil eta Zestoako Turismo sektoreko enpresak (Hotelak, Landetxeak, Nekazal Turismoak, aterpetxeak Jatetxeak, tabernak, bidai agentziak, gida turistikoak e.a.).

Non: Intsausti Jauregia, Azkoitia (1.go solairua).

Datak eta Ordutegia: Otsailak 14, 21 eta Martxoak 2,  9:00 – 12:00.

Prezioa: 10,00 euro saioko (Saio bakoitzaren haseran ordainduko da).

Parte hartzaile kopurua: Gehienez 10 parte hartzaile saioko. Izen emate ordena errespetatuko da.

Ohar garrantzitsuak:

  • Saioak independienteak dira, hiru, bi edo saio bakarrera izen mateko aukera dago.
  • Parte hartzaile bakoitzak bere ordenagailua ekarri beharko du. Saio praktikoak izango dira, zer eta nola erakutsiko da.
  • Enpresa bakoitzetik parte hartzaile bat.
  • Izena emateko edo informazio gehitzeko:
  • Izena emateko epea: 2017ko Otsailak 10, ostirala.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide