Xabier Munibe ikastolako argazki lehiaketa

Maxixatzen.eus 2017ko urt. 16a, 12:25

Gabonen atarian, urtero, mendi ibilaldia egiten dute Xabier Munibe ikastolako DBHko ikasleek, eta hori aitzakia hartuta, ikasleei zuzendutako argazki lehiaketa antolatzen dute. Aurtengo lehiaketan I. zikloko bilduma onenaren egileak hauk izan dira: Aitor Escartin, Elias Marini, Jon Galdona, Jon Alkorta eta Jon Odriozola. II. zikloko irabazleak, berriz, hauek izan dira: Luken Arellano, Aimar Manzisidor eta Ander Miner. 

 

Aurten hiru gai hauen inguruko argazkiak atera behar dituzten ikasleek: negua, ibilaldia eta gai librea. 

Hauek dira sarituak izan diren ikasleen argazkiak: 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide