2017/01/28 13:00 - 20:00

Ikuskizuna

Alai Batzaren 30. urteurreneko ospakizuna

Alai Batzaren 30. urteurreneko ospakizuna
Herriko plazan, Azkoitia

Urtarrilaren 28an, Alai Batzaren 30. urteurreneko ospakizuna izango da herriko plazan:

13:00etan, makarroi jana izango da ABko bazkideentzat Floreaga ikastetxean. Bazkaritarako tikeak idazkaritzan hartu behar dira, euro baten truke.

16:00etatik 20:00etara, puzgarriak, tailerrak eta jolasak egingo izango dira herriko plazan.

18:30ean, txokolatada izango da herriko plazan.

19:00etan, ekintza bat osatuko dute herriko plazan, Alai Batzaren 30. urteurrena irudikatzeko. Eguraldi txarra balego, ekintza horiek Gurea pilotalekuan egingo dituzte.

Gainera, Torre Zuri erakusketa aretoan, Alai Batzaren erakusketa egongo da ikusgai, urtarrilaren 19an, 20an, 21ean, 22an, 26an, 27an, 28an eta 29an. Astegunetan 18:00etatik 20:00etara zabalduko dute eta larunbatetan eta igandetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Alai Batzako argazkiak, bideoak, albumak, kamisetak eta sinadurak biltzeko liburu bat eskuragarri jarriko dute. 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide