Arrakastatsutzat jo dute I. Herrixen Egune

Maxixatzen.eus 2016ko urr. 24a, 11:50
Luis Aizpuru Orbela tabernako nagusia saria jasotzen. Argazkia: Herrixen Merkatari Elkartea.

Herrixen Eguneko I. Zakelmari pintxo lehiaketako irabazlea Orbela Taberna izan da, eta Rita frutategiko produktuz betetako saskia jaso du Luis Aizpuruk. Herrixen Egune izan zen pasa den zapatuan, eta hori dela eta hainbat ekintza antolatu zituzten egun osoan: tren txu-txua, haurrentzako puzgarriak, pintxoak, tonbola, eta abar. Sara Rodriguez Herrixen Merkatari Elkarteko arduradunak Maxixatzeni azaldu dionez, I. Herrixen Eguneren oso balorazio positiboa egin dute merkatariek eta oso gustura daude herritarrek egindako harrerarekin. 

 

Pintxo irabazlea honako hau izan zen: piper berdearekin egindako ogia onddoekin beteta, tipula karamelizatuaz eta galeperraren arrautzaz lagunduta.

Honako taberna hauek hartu zuten parte zapatu arratsaldeko pintxo lehiaketan: Zurt, Latz, Orbela, Koxka, Etxe Aitz, Ttakun eta Errexil. Baldintza bakarra pintxoak piper berdea edukitzea zen, Xakelmariren kolorea delako.

Erlazionatuak

Herrixen Egune, iruditan

Maxixatzen.eus 2016 urr 22 Azkoitia

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide