2016/10/21 22:30

Joseba Tapia eta Besamotzak taldearen kontzertua

Joseba Tapia eta Besamotzak taldearen kontzertua
Matadeixe, Azkoitia

Oraingoz zuzenekoetarako proiektu bat baino ez da. Joseba Tapiak rock formatu elektrikora egokitu ditu bere kantutegiko hamalau abesti eta Besamotzak taldearen laguntzarekin Euskal Herrian zehar eskainiko ditu datozen hilabeteetan. Bere ondora Iñigo Telletxea (baxua; Borrokan, Anje Duhalde), Dani Narbarte (gitarra eta soinu txikia, Laiotz) eta Iker Uriarte (bateria, Betagarri) bildu ditu Tapiak (ahotsa eta gitarra elektrikoa). Informazio gehiago Badok atarian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide