Euskara ikasteko diru-laguntzak eskatzeko azken eguna irailaren 30a da

Maxixatzen.eus 2016ko ira. 28a, 11:36

2015-16 ikasturtean euskara ikasteko eta 2016an, UEU, EHU eta HIK HASIren uda ikastaroetako diru laguntzak eskatzeko epea irailaren 30ean bukatuko da. Laguntza eskuratzeko ezinbestekoa da Azkoitian erroldatuta egotea behintzat ikastaroak irauten duen bitartean, 16 urte beteta izatea eta gutxienez %85eko asistentzia izatea ohiko ikastaro edo bestelako modalitateetan, ikastaroa gainditzearekin batera. Ikastaroa utzi ala gainditu ezean, Udalari itzuli beharko zaio lehen ordainketaren bidez jasotako diru-laguntza.

 

Kopuruei dagokienez, euskaltegian neguan eta udan ikastaroak egin eta gainditzen dituztenei matrikularen %75a bueltatuko zaie, gehienera ere diru-laguntza 350 eurokoa izanik. Ikastaro trinko, autoikaskuntza edo internet bidezko ikastaroak egindakoei matrikularen %70a emango zaie. Kasu honetan ere, gehienez 350 euro jasoko ditu onuradunak.
Barnetegietako ikasleei matrikula, jatordu eta egoitzako gastuen %70 ordainduko zaie, beti ere, 1.050 euroko mugarekin.

 

UEU, UPV/EHU eta HIK HASIren Uda Ikastarotako diru-laguntzak
UEU, UPV/EHU eta HIK HASIK antolaturiko uda ikastaroetarako ere laguntzak bideratu dira. Udalak, kasu honetan, matrikularen kostuaren %75a ordainduko die ikasleei, langabetuei, 14.000 eurotik beherako errenta duten pertsonei edota erretiratu edo pentsiodunei. Langileei kostuaren %25a emango zaie. Edonola ere, laguntza ez da 150 eurotik gorakoa izango.

Eskatzaileak Azkoitian egon beharko du erroldatuta. Bestetik, ikastaroak euskaraz izan behar du eta asistentzia %100ekoa izan beharko du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide