Guillermo Aldalur 'Pikua' soinu jotzailea hil da

Guillermo Aldalur 'Pikua', 2011n. (Aimar Maiz/Goierriko Hitza)

Atzo goizaldean zendu zen Guillermo Aldalur Zabala 'Pikua' soinu jotzailea. Azkoitian jaioa 1933. urtean, Goierrin egin zuen bizitzaren zati handiena; Legazpin lehendabizi eta Lazkaon gero. Erromeria, festa, ezkontza eta dantzaldi askotan jo zuen Pikuak.

Gaur, asteazkena, izango da haren aldeko hileta elizkizuna Gabiriako parrokian, 19:00etan. 

 

Soinu jotzen Pedro Elortzarekin ikasi zuen —koinatua zuen—, Azkoitian. Haren bidez hasi zen erromerietan jotzen. "Koinatuak bidalten ninduen soinua jotzera, Arabara. Lan asko izaten zuen herri txikietan. Garai hartan Araba Gipuzkoa baino hobeto ezagutzen nuen", gogoratu zuen Pikuak hasiera, 2011n Gipuzkoako Hitzan. Fabrikako lana ere utzi zuen, soinu jotzen ibiltzeko.

Jarraitu albistea irakurtzen Hitza.eus-en.