Udal eta Foru Hauteskundeak

Ekainaren 13an hartuko du alkate kargua Zubizarretak

Maxixatzen.eus 2015ko mai. 26a, 08:19
Argazkia: HITZA

Ekainaren 13an osatuko da Azkoitiko Udal Gobernu berria, 2015-2019 agintaldian gobernatuko duena. Egun horretan hartuko du Javier Zubizarretak alkate kargua, Urrategi Alberdi egungo alkatearen eskutik. Azken urteotan bezala, 17 zinegotzik osatuko dute argazki berria; EAJk bederatzi ordezkari izango ditu, EH Bilduk sei eta Azkoitia Baik eta PSEk bana.

Erlazionatuak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide