Udal eta Foru Hauteskundeak

"Argazki erraldoia", koalizioari babesa emateko

Maxixatzen.eus 2015ko mai. 9a, 16:20

EH Bildu koalizioak "argazki erraldoia" atera du gaur goizean Elkargune ondoko plazan. Hausteskudeen atarian, hainbat herritar hurbildu dira koalizioari babesa emateko, eta haiekin batera bertan izan da Josu Juaristi EH Bilduko europarlamentaria ere.

 

Hilaren 24a bitartean hainbat ekitaldi egingo dituzte. Esaterako, gaur gaizean argazkia atera aurretik informazio gunea jarri dute herritarrentzat Eliz atarian. Horrez gain, hilaren 20an, herrialde mailako ekitaldia antolatu dute Azkoitian, eta Xabier Olano Gipuzkoako Foru Aldundirako hautagaia etorriko da. Ekitaldia Herriko plazan izango da, 19:00etan. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide