JABI VALLE: MUSIKAKO WEBA ETA KONTZERTUAK ANTOLATZEN DITUEN AZKOITIARRA

Maxixatzen.eus 2014ko urt. 20a, 06:12

Musikako weba eta eskaintza

 

Azkenaldian hainbat kontzertu antolatu ditu herrian Jabi Valle azkoitiarrak, berak eta lagun batek antolatzen duten gruposyconciertos.com webean oinarrituta.

Nola hasi zinen weba sortu eta kontzertuak antolatzen?

Beti gustatu izan zait musika entzun eta kontzertuak ikustea. Behin batean, lagun batek esan zidan nahi al nuen musikako weba batean kolaboratzea. Baietz erantzun nion, eta gaur egunera arte. Gustura nago.

Orain dela urte bete hasi nintzen kontzertuak antolatzen. Azkoitiko tabernarien elkartekoek esan zidaten talde bat nahi zutela ekartzea. Ekarri nuen, eta ondo irten zen. Gerora, tabernarien elkartekoek beste kontzertu bat antolatzeko eskatu zidaten, eta gero beste bat, eta orain arte.

Nondik jasotzen duzu gehienbat weberako informazioa?

Kontaktu piloa dauzkat produktoreekin, taldeekin, kontratu agentziekin, eta haiek  informazio berria, kontzertu, disko eta abarren berri ematen didate.

Azkenaldian kontzertu asko antolatu dituzu Azkoitian. Kanporako ere aritzen al zara?

Ba momentuz ez. Baten bat egin izan dut, baino hemengoekin nahikoa da. Lan asko da, eta kanpoan ez dago presupuesto handirik. Azkoitikoa bezalako ekimenik ez dago inon.

Zuen eskaintza euskaraz emateko asmorik ba al duzue?

Gustatuko litzaidake, bai. Gruposyconciertos.com weba nazionala da oraintxe bertan. Hilean 3000 bisita ditugu. Ez da asko, baino gutxi ere ez. Denborarekin euskaraz egingo dugu agian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide