BAZTARTXOKO EMANALDIAK EURO BAT GARESTIAGO

Maxixatzen.eus 2014ko urt. 16a, 21:50

Baztartxoko sarrerak

2014. urtean sartu berritan, hainbat salgai eta ondasun garestitu egin dira, urtero gertatu ohi denez.

Beste hainbeste gertatu zaie Baztartxo antzokiko emanaldiei ere. Hemendik aurrera, ohiko zine emanaldietarako sarrera 5 eurotan salduko dute, zine foruma eta haurrentzako emanaldiak 3 eurotan.

Gainontzeko ikuskizunei dagokienean, saldu ahal izango den sarrerarik garestiena 60 eurokoa izango da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide