ANA BASTIDAK IRABAZI DU ERAKUSLEIHO LEHIAKETA

Maxixatzen.eus 2013ko urr. 7a, 14:18

Ana Bastida irabazlea

 

Ana Bastida izan da Azkoitiko Udaleko Merkataritza sailak herri gunea biziberritzeko asmoz antolatutako erakusleiho lehiaketaren irabazlea.

Kale Nagusia: Merkataritza biziaren leihoa” izeneko egitasmoaren bitartez, kaleko lokal hutsak interbenituz, duintasuna eta bizitasuna eman nahi zaio Alde Zaharrari, Azkoitia erakargarriagoa bihurtzeko bidean.

Ana Bastidaren lanak bete ditu egokien eskatutako irizpide guztiak: merkataritza bultzatzeko mezuak argi azalduz eta diseinuan txertatuz Udaleko logotipoa eta lokalak alokairuan edo salgai dauden, kontaktuen erreferentziak nabarmenduta.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide