MOTIBAZIOA SUSTATZEKO BALIABIDEAK, BLOG ERABILGARRIA

Maxixatzen.eus 2013ko urr. 1a, 07:33

 

Gaztetxoekin egiteko jolasak

 

Txerra Rodriguezen blogean ezagutu dugu MSB bloga; blogetik blogera, ibili batetik bestera.

DBHko ikasleen euskararekiko motibazio baikorra lantzeko jarduerak daude eskura bertan, modu irekian eta parte hartzailean eskainita.

Gaztetxoen bizipenetan oinarritutako jolasak dira blogean proposatutakoak.

Hizkuntza bat erabiltzean eragiten duten faktoreek duten garrantziaz ohartaraztea nahi dute blogaren arduradunek. Helburu hori hartuta, hemengo jolasak ikasgelan ez ezik, etxe giroan ere egiteko modukoak badirela iruditu zaigu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide