EUSKARA IKASTEKO BEKEN EPEA ZABALIK

Maxixatzen.eus 2013ko ira. 25a, 14:13

Euskara ikasteko bekak

 

Orain gutxi Nafarroako egunkari batean Andaluziako kazetari ezjakin bezain maltzur batek epelak idatzi ditu euskarari buruz.

Horiek gezurtatzeko, euskara erabiliz gozatzea da modurik onena, eta ez dakitenek, ikastea, haiek ere goza dezaten.

Azkoitiko Udalak euskara ikasteko bekak eskaintzen ditu, eta haiek eskatzeko epea zabalik da dagoeneko:

  • 2012-2013 ikasturteko bekak eskatzeko epea irailaren 30ean bukatuko da.
  • Hasi berri den ikasturteko bekak urriaren 22a bitartean eska daitezke.
Eskaerak Udaletxeko harrera bulegoan entregatu beharko dira, eta bertan izango da beharrezko informazio guztia.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide