ERAKUSLEIHO LEHIAKETAKO ERAKUSKETA TORRE ZURIN

Maxixatzen.eus 2013ko ira. 19a, 11:56

Erakusleihoen lehiaketa eta bozak ematea

Joan den ostiralean bukatu zen erakusleiho lehiaketako lanak aurkezteko epea.

Aurkeztu dituzten sei proiektuak Torre Zurin izango dira ikusgai asteburuan, eta herritarrek, gustukoenak aukeratuz, botoa emateko aukera izango dute.

Irailaren 27rako aukeratuko dute irabazlea. Hara ordutegia:

- Ostirala: 18:00-20:00

- Larunbata eta igandea: 12:00-14:00 eta 18:00-20:00

Udalak erakusketara gerturatu eta euren iritzia ematera gonbidatu nahi ditu herritarrak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide