18. KORRIKA, EGUN ETA GAU

Maxixatzen.eus 2013ko mai. 1a, 23:18

Benetan gertaera berezia da Korrika.

Umetatik ikusi eta ezagutu dezakegu

hitz egiten dugun hizkuntzak baduela festarako garaia ere.

Bi urtez behin ikastolek ere bat egiten dute Korrikarekin.

Eta kalera irteten dira ume guztiak, euskaraz antxintxika egitera

kantura eta dantzara, festara.

Bizitzaren alegoria bat dela ere esan daiteke.

Badator eta badoa,

biziaren isuria bezalaxe.

Protagonistak aldatu egiten dira,

baina biziaren fluxuak jarraitu egiten du,

azkeneko helmugara bidean.

Javier Beristain