Txanbolink_1

Irene Elortza 2013ko mai. 29a, 00:00

Aldekotxe. Konparaketetan, egoera hobeagoa azaltzeko.

"Aldekotxe bizi nauk oiñ!". Ikus igualekotxe.

Zozketa batekin hasten da Robert Guédiguianen azken filma, Les neiges du Kilimanjaro. Zoriak erabakiko du langileen patua. Eta, beti moduan, batzuen alde eta besteen kontra lan egingo du zorteak. Filmean, justiziaren alde borrokan jardun dutenek bidegabekeriak egiten dituzte, eta injustiziarekin bat egitera behartuta daudenak ez dabiltz oker beti. Horrexegatik maite dut Guédiguian. Bere pertsonaiak ez direlako zuriak edo beltzak. Jende arruntaren bizimodua erakusten duelako. Langileak, langabetuak, gazteak, emakumeak… errealak direlako. Karta-jokoan aritzen dira lagunartean, bazkariak egiten dituztenean etxean egindako postrea eramaten dute, burusoilak dira, ederrak dira, seme-alabak eta gurasoak errietan aritzen dira, petriletan eseritzen dira eguzkia

hartzeko, eta eurek dekoratu dituzte euren etxeak.

Jende arrunta, jende xumea, bai, baina eguneroko bizitzan arazo konplikatuak eta zalantza erraldoiak dituztenak. Besteekin konparatzen direnean batzuetan irabazle ateratzen direnak. Burgesen pare bizi diren sindikalistak, lanik gabe dauden langileak, gizarteak ikusi nahi ez dituen pobreak… eta guztien kontraesanek eta ametsek talka egitean ernaltzen den emozioa: esperantza.

http://www.dailymotion.com/video/xpul0p_las-nieves-del-kilimanjaro-trailer-espanol-v-o-s_shortfilms

“Les neiges du Kilimanjaro” (Las nieves del Kilimanjaro, Robert Guédiguian, 2011)