ELURRA ETA ARGIA

Maxixatzen.eus 2013ko api. 5a, 23:16

Lauzpabost eguneko elurtearen ondoren,

argia erne zaigu zeruan barrena.

Argi horrekin, elurrak

erabat aldatu egiten du inguruaren itxura.

Elurra eta argia,

argia elurretan islatuta,

argia eta zuritasuna batuta,

hainbat biderrez handitzen da argiaren indarra.

Balia dezagun indar aldagarri hori, geu ere udaberrira begira jartzeko.

 

Javier Beristain