Azkoitiarrak giza katean

  Gizartea  Azkoitia

Joan den igandean, ekainak 10, Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotu dituzte euskal herritarrek, Gure Esku Dagok antolatuta. 201, 9 kilometro eskuz-esku lotu zituzten erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko. 700 azkoitiar inguruk 40. eta 41. kilometroak bete zituzten.

Azkoitiko Gure Esku Dago taldearen gonbidapena herritarrei

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Azkoitiko Gure Esku Dago taldearen gonbidapena herritarrei

Nazio mailako Gure Esku Dago ekimenak giza katea antolatu du Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotzeko, datorren ekainaren 10ean, erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimenean beste urrats bat egin asmoz. Azkoitiko taldeak ere ekimenarekin bat egiten du eta herritar guztiak gonbidatzen ditu giza katean parte hartzera.

Gure Esku Dagok aurkeztutako mozioa onartu du udalbatzak

  Gizartea  Azkoitia

Gure Esku Dagok aurkeztutako mozioa onartu du udalbatzak

Atzo, asteazkena, egindako Udal Osoaren Ohiko Bilkuran, Gure Esku Dagok ekainaren 10ean Donostia, Bilbo eta Gasteiz artean egingo den Giza Kateari buruz aurkeztutako mozioa onartu zuen udalbatzak. EAJk eta EH Bilduk baiezko botoa eman zuten, Azkoitia Bai Herri Plataformak abestentzioaren alde egin zuen,  herriari dagozkion gaietan hitz egiten dutela argudiatuta; PSE-EEk, berriz, aurkako botoa eman zuen.

Ekainaren 10eko giza katera atxikitzen ari dira azkoitiarrak

  Gizartea  Azkoitia

Azkoitiarrak ari dira izena ematen Gure Esku Dago antolatzen ari den ekainaren 10eko giza katean parte hartzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (12)

Herritarrak ekainaren 10eko Giza Katera bultzatzeko, Klik Eguna ospatu dute plazan

  Gizartea  Azkoitia

Ekainaren 10ean Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen Giza Katerako herritarrak animatu asmoz, Klik Eguna ospatu dute gaur herritarrek, Azkoitiko Gure Esku Dagok antolatuta. Haurrek aurpegiak margotuta zituztela Kontzejupean jarri duten puzgarrian jolas egin edo eskulanak egiten dituzten bitartean, helduek muxikoak dantzatu dituzte. Gainera, bigarren astez jarraian, txosna jarri dute antolatzaileek, eta herritar ugari gerturatu da sabela ondo betetzera edo zintzurra bustitzera. Herriko trikitilariek eta Erniarriatz Bertsozale Elkarteko bertsolariek alaitu dute goiza herriko plazan.

»» Ikusi argazki guztiak (17)

Ekainaren 10eko Giza Katearen spota

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Gure Esku Dagok ekainaren 10ean Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen Giza Katea egingo du. Herritarrei deialdia egin die bideo honen bitartez Giza Katean parte hartzeko.

 

Anaitasunako jokalariek Giza Katera joateko deia egin dute

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Anaitasunako jokalariek Giza Katera joateko deia egin dute

Anaitasuna Futbol Taldeko hiru taldek —Hirugarren Mailako taldea, Senior Neskak eta 1go Erregionala— ekainaren 10ean egingo den Giza Katera joateko deia egin dute. Anaitasunako jokalariek Giza Katean parte hartzeko dei egin die Azkoitiko gazteei eta herritarrei. AUPA ANAI! Gu bagoaz. Eta zu bazatoz?

Herritarrak ari dira ekainaren 10eko Giza Katerako izena ematen

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Ekainaren 10ean Gure Esku Dagok bere jarduneko bigarren Giza Katea. Azkoitiarrek Arroa inguruko bi kilometro —40 eta 41 kilometroak— bete beharko dituzte, eta kilometro horiek betetzeko 1.000 lagun ingururen parte hartzea beharko dutela azaldu dute antolatzaileek. Oraingoz 200 azkoitiarrek baino gehiagok eman dute izena.

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Ekainaren 10eko Giza Katea aurkeztu du Azkoitiko Gure Esku Dagok

  Gizartea  Azkoitia

Azkoitiko Gure Esku Dagok ekainaren 10ean Donostia, Bilbo eta Gasteiz —201,9 km— artean egingo den Giza Katearen aurkezpena egin du herritarren aurrean. Orain arte taldeak egindako lana eta aurrerantzean egiteko dutenaren berri eman dute eguerdian, Elkargunean.

»» Ikusi argazki guztiak (10)