Gure Esku Dagoren giza katea

Azkoitiko Gure Esku Dagok Giza Katea aurkeztuko du bihar, Elkargunean

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 11a, 12:55

Azkoitiko Gure Esku Dagok deituta, ekainaren 10ean Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen Giza Katearen aurkezpena egingo dute bihar. 12:00etan hasiko da ekitaldia, Elkargunean.

 

Erniarraitz Bertsozale Elkarteko bertsolari baten agurrarekin hasiko da ekitaldia, eta ondoren Gotzon Barandiaranen testu bat irakurriko dute. Giza Katera zergatik joan behar den arrazoituko dute antolatzaileek, hainbat aholku ere emango dizkiete aurkezpenera joandako herritarrei, eta hainbat bideo eta irudi eskainiko dituzte.

Gure Esku Dagok eta Azkoitiko Gure Esku Dagok egindako Giza Katerako bidea testuak ere irakurriko dituzte, eta amaieran galderentzako tarte bat irekiko dute. Antolakuntzak adierazi duenez, Giza Katea antolatzen laguntzeko eskaera orria ere banatuko dute parte hartzaileen artean. Aurkezpen ekitaldia argazki batekin itxiko dute.

Bizikleta ibilaldia

Hurrengo zapaturako, maiatzak 19, bizikleta ibilaldia antolatu du Azkoitiko Gure Esku Dagok. Irteera Aizkibel Liburutegiaren parean izango da, 12:00etan. Ordubete inguruko txangoa egingo dute, eta ibilbidea Balda Plazan bukatuko dute, 13:00etan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide