Gure Esku Dagoren giza katea

Herritarrak ari dira ekainaren 10eko Giza Katerako izena ematen

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku 2018ko mai. 15a, 12:45

Ekainaren 10ean Gure Esku Dagok bere jarduneko bigarren Giza Katea. Azkoitiarrek Arroa inguruko bi kilometro —40 eta 41 kilometroak— bete beharko dituzte, eta kilometro horiek betetzeko 1.000 lagun ingururen parte hartzea beharko dutela azaldu dute antolatzaileek. Oraingoz 200 azkoitiarrek baino gehiagok eman dute izena.

Izena emateko

Izena emateko Azkoitiko Gure Esku Dagok mahaia jartzen du ostegunetako pintxo-potean eta zapatu eguerdietan. Eliz atarian jartzen dute mahaia, eta horrez gain hainbat gaztek ere mahaia jarriko dute plazan. Izena ematean 5 euro ordaindu behar dira, antolakuntzari laguntzeko. Autobusez Arroara bidaia egitea erabakitzen dutenek, berriz, 7 euro ordaindu beharko dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide