Anaitasuna Futbol Taldeko hiru taldek —Hirugarren Mailako taldea, Senior Neskak eta 1go Erregionala— ekainaren 10ean egingo den Giza Katera joateko deia egin dute. Anaitasunako jokalariek Giza Katean parte hartzeko dei egin die Azkoitiko gazteei eta herritarrei. AUPA ANAI! Gu bagoaz. Eta zu bazatoz?


Sinadurak irudikatzeko termometroa
Azkoitiko Gure Esku Dagok irudiko marrazkia erabiliko du aurrerantzean bildurako sinadura kopurua adierazteko. Orain arte 255 sinadura bildu ditu Azkoitiko Gure Esku Dagok, eta ekainaren 10erako 1.000 herritarren beharra dagoela azaldu dute antolatzaileek.