Sare sozialetan Lajari bidalitako elkartasun mezuak

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 14a, 10:35
Laja urte askoan bidelagun izan duen Landakanda pandero jotzailearekin.

Laja trikitilari azkoitiarraren heriotzak hainbat aurpegi ezagunen errekazioa eragin du. Trikitiaren, kulturaren, politikaren eta telebistaren munduko pertsonek zein norbanakoek maitasun handiz agurtu dute Iñaki Garmendia 'Laja'. Besteak beste, «maisu», «erreferente» eta «errege» hitzekin oroitu dute zendu berri den trikitilari azkoitiarra.

Juan Luis Zabala idazleak, esaterako, honako mezu hau idatzi zuen bere Twitter kontuan:

Josu Arrizabalaga Izer trikitilari azkoitiarrak bere Facebook kontuan idatzitakoa da honako hau:

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Twitter kontua baliatu du Iñaki Garmendia oroitzeko:

 

Onintza Enbeita bertsolariak eta Euskal Telebistak 'Gure Doinuak' saioko aurkezleak ere idatzi du Twitterren. Duela gutxi eskaini zuen ETB1ek 'Gure Doinuak' saioan Urola bailarako doinuen inguruko programa, eta bertan Laja elkarrizketatu zuen Enbeita aurkezleak. Honakoa idatzi du aurkezleak:

Trikigiro Kultur Elkarteak ere idatzi du bere Facebook kontuan. Urola Erdiko trikitiaren fenomenoa aztertuko duen dokumentala ari da grabatzen kultur elkarteaKulturaz Kooperatibaren, hainbat norbanakoren, Azkoitiko eta Azpeitiko Udalen eta Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen babesarekin.

Euskadi Irratian ere Andoni Larrañaga pandero jotzailea, Ramon Zubizarreta Landakanda urte askoan bidelagun izan duen pandero jotzaile azkoitiarra eta Agurtzane Elustondo Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko lehendakariaren erreakzioak jaso dituzte. Entzun audioa.

Azkoitiko Udalak bere Twitterreko kontuan hitz hauek eskaini dizkio Laja zenari, eta bere babesa erakutsi dio haren familiari:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide