Azkoitiko doinuak ETB1eko 'Gure doinuak' saioan

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 28a, 11:40
IƱaki Garmendia 'Laja' elkarrizketan.

Joan den asteazkenean, abenduak 26, ETB1eko 'Gure doinuak' saioan Iñaki Garmendia Laja trikitilaria izan zen protagonistetako bat. Saioan zehar, gainera, Baztartxo Antzokiko eszenatokian eta parrokiako organoan agertu ziren Urola bailarako musikariak eta abeslariak.

ETB1ek Gure Doinuak saioa eman zuen herenegun, asteazkena, eta Urola bailarako hainbat musikari bildu zituen Onintza Einbeita saioko aurkezleak eta bertsolariak. Azkoitian azkoitiarrekin ere bildu zen aurzkela eta Iñaki Garmendia Laja trikitilariarekin Azkoitian trikitiak duen indarrari buruz aritu zen. Parrokian ere izan ziren Urolako musikariak, eta organoa doinuak eskaini zituzten.

Ikusi osorik saioa, lotura honetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide