XXX. Xabier Sagarzazu txapelketa

Maxixatzen.eus 2017ko mar. 22a, 09:26

Xabier Sagarzazu txapelketaren XXX. edizioa jokatuko dute igande honetan. Partidak 09:00etan hasiko dira, eta finalak 12:15ean izango dira. Floreaga ikastetxeko guraso elkarteak antolatutako txapelketa da, eta hamabi urteko neska-mutilak izango dira aurten ere protagonista Floreagan. Finalak amaitu bezain laster, sari banaketa egingo dute.

 

Honakoa da partiden ordutegia:

 Ordua

 Neskak

 Mutilak

 09:00

 Floreaga - Iraurgi

 K. Etxegarai - Ikasberri

 09:30

 K. Etxegarai - X. Munibe

 Floreaga - X. Munibe

 10:00

 Floreaga - X. Munibe

 K. Etxegarai - Floreaga

 10:30

 K. Etxegarai - Iraurgi

 Ikasberri - X. Munibe

 11:00

 Floreaga - K. Etxegarai

 K. Etxegarai - X. Munibe

 11:30

 Iraurgi - X. Munibe

 Ikasberri - Floreaga

 12:15

 Finala

 Finala

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide