Azkarateko istripu larria, bideoan

Maxixatzen.eus 2017ko mar. 13a, 20:19

Hiru pertsona hil dira ezbeharrean eta beste hiru zauritu; zaurituetako bat larri dago. Biktimak identifikatuta dituzte jada, baina oraindik ez dute baieztatu nortzuk diren. Oraingoz, Segurtasun Sailak jakinarazi duen datu bakarra da hildakoetako bat 41 urteko Eibarko gizonezko bat dela. Maxixatzen istripua gertatu den lekuan izan da irudi hauek hartzen.

Ezbeharra 17:45ean gertatu da, GI-2634 errepidean, Azkaraten. Lehen hipotesien arabera, kamioi batek guraizearena egin du, eta ondorioz, kamioia eta beste lau auto nahasi dira. Hala ere, istripua nola gertatu den ikertzen ari da orain Ertzaintza.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide