Anaitasunaren Hirugarren Mailako taldea hasi da denboraldi berria prestatzen

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2021ko uzt. 28a, 10:02

Xabier Artetxe entrenatzaileak zuzenduta, astelehenean hasi zen taldea 2021-22 denboraldia prestatzen. Denboraldi-aurrean bost neurketa jokatuko ditu Hirugarren Mailako taldeak abuztuan.

Anaitasunaren Hirugarren Mailako taldeak herenegun, astelehena, hasi zituen 2021-2022 denboraldia prestatzeko lan saioak. Taldean jarraituko duten hamazazpi jokalariek, Alex Rodriguez zein Dani Marin fitxaketa berriek eta harrobiko zenbait jokalarik parte hartu zuten taldearen lehen entrenamenduan. Hain zuzen ere, Gorka Larrañaga, Jokin Errazu, Axi Larrañaga, Carlos Juaristi eta Oihan Etxaniz lehen taldeko dinamikan hasi dira.

Taldeak Portugaleteren aurka Txerloian ekingo dio denboraldi berriari, irailaren 4an edo 5ean. Aurretik, baina, denboraldi berrirako puntuan jartzeko lagunartekoak jokatuko ditu Xabi Artetxe entrenatzaileak zuzentzen duen taldeak. Hain zuzen ere, bost norgehiagoka jokatuko dituzte gorrixek denboraldi-aurrean.

Ordutegiak zehaztu gabe badaude ere, hona hemen zerrenda:

  • Abuztuaren 7an, Txerloia zelaian, Amaikak Bat taldearen aurka.
  • Abuztuaren 11n, Pasaiako Jesus Mari Zamora zelaian, Pasaiaren aurka.
  • Abuztuaren 14an, Azpeitiko Garmendipe zelaian, Lagun Onak eta Real Sociedad C taldeen aurkako hiruko txapelketa.
  • Abuztuaren 21ean, Txerloia zelaian, Beasain taldearen aurka. 
  • Abuztuaren 28an, Zubietako instalazioetan, Real Sociedad C taldearen aurka

Taldekideak, borobilean, klubeko ordezkarien azalpenak entzuten.

Gorka Larrañaga, Jokin Errazu, Axi Larrañaga, Carlos Juaristi eta Oihan Etxaniz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide