Anaitasunak Dani Marin fitxatu du

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2021ko uzt. 16a, 08:00

Futbol taldeak egin duen bigarren fitxaketa da zarauztarrarena. Zelai erdian nahiz erdiko atzelari postuan jokatu dezake Marinek. 

Dani Marinek Anaitasuna futbol taldeko Hirugarren Mailako taldean jokatuko du datorren denboraldian. Klubak 2021-2022 denboraldirako egin duen bigarren fitxaketa da Marinena.

Marinek 22 urte ditu, eta zarauztarra da. Eibar B taldetik iritsiko da Marin Anaitasunara, eta zelai erdian nahiz erdiko atzelari postuan jokatu ohi du. Anaitasunaren fitxaketa berriak Eibarrera joan aurretik bederatzi urte egin zituen Zarautz futbol taldean. Azken bi urteetan, berriz, Gipuzkoako Ohorezko Mailan aritu da Eibar B taldeko kapitain bezala.

Ongi etorri, Dani!

Marin, ezkerrean, eta Josu Juaristi, eskuinean. 

Dani Marin, Anaitasunako kamiseta soinean duela.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide