Alex Rodriguez, Anaitasunaren lehen fitxaketa

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2021ko uzt. 15a, 08:05

Hegaleko jokalaria da Rodriguez, eta Hirugarren Mailako taldean jokatuko du. Pasaiaren Hirugarren Mailako taldean aritu da azken denboraldian getariarra.

Alex Rodriguezek Anaitasuna futbol taldeko Hirugarren Mailako taldean jokatuko du datorren denboraldian. Klubak 2021-2022 denboraldirako egin duen lehen fitxaketa da Rodriguezena.

Rodriguezek 25 urte ditu, eta getariarra da. Iaz, Pasaia futbol taldean aritu zen, eta ezker zein eskuin hegalean jokatu ohi du. Rodriguezek aurrez Gipuzkoako hainbat futbol taldetan jokatu du. Hala nola bederatzi urte jokatu ditu Orion, bat Ostadarren eta hiru Zarautzen. Azken urtea, berriz, Pasaian jokatu du, Hirugarren Mailan.

Ongi etorri, Alex!

Rodriguez, ezkerrean, eta Josu Juaristi zuzendaritzako kidea, eskuinean. 

Rodriguez, Anaitasunako kamiseta soinean duela. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide