Urolako Komunikazio Taldea (UKT) GUKA izeneko telebista magazine bat eta aldizkarietako gehigarri bat kaleratzen hasi da. Honako atal honetan ikus daitezke GUKA proiektuetako eduki guztiak.
Hilabete honetako 'Urrutira Joan Gabe' atalean, Xabat Olaizola Aitor Leiza naturzalearekin elkartu da. Biek batera, Zumaiako duna eta padurak ezagutuko dituzte Urola ibaiari jarraika.